Castellano | Euskera | English
Marfil-Den
Marfil-Den
Portzelanazkoak Hortz Laguntza

MARFIL-DEN

Mina kentzeko, norberaren irudi, edertasuna edota aho-osasuna hobetzeko egin daiteken DENA egiten dugu

NON GAUDEN
LAN ESKAINTZAK

Zer egiten dugun

5. Irudi eta Estetika arazoak oietan eta hortzetan, txertoekin, koroak, fazetak, zuriketak, etab.

Efecto bruja
Sorgin baten hortzen eragina

Zerbaitek gure "autoestimuan" eragina badu hori IRUDIA galtzea da, hortzen ESTETIKA falta dela eta.

Gaur egun ESTETIKAK garrantzi handia du. Eta ahoari dagokionez estetikak bigarren maila batetan utzi ditu beste funtzio batzuk, hala nola murtxikatzea eta fonazioa. Itxura txarraren adibide bat,hortzak gaizki edukitzea edo hortzen falta da.Hortzen falta betidanik erabili izan da jendearengan beldurra eragiteko. Horregatik pelikuletan edo komikietan edo haurrentzako programetan erabiltzen diraera honetako irudiak monstruo edo sorginetan.

Bonita Estética
Estetika Polita

IRUDIMEN on bat izateko beraz ezinbestekoa da hortz

politSorgin baten hortzen eraginaak eta zuzenak edukitzea. Hori dela eta profesionalok gizartearen eskaera hau kontutan izanik, tratamendu estetiko berriak aurkitu eta lehengoak hobetzera behartuta gaude.

Gaur egungo tratamendu guztiek estetika zaindu behar dute, baina badaude tratamendu batzuk erabat estetikoak direnak, hauek "ODONTOLOGIA

ESTETIKOA" deritzogun barruan sartzen dira:

KOROAK: Funda bat bezala hortzen gainean jartzen dira. Metalez,portzelanaz edo erretxinaz egin daitezke eta hortzen itxura berdina dute guk nahi dugun kolorea lor baitdaiteke. Gaur egun koro hauek hobetu egin dira eta Zirkoniozko koro estetikoagoak agertu dira.

Ver Animación

"FAZETAK edo KARILLAK" bai portzelanazkoak bai akrilikoak hortzen aurreko aurpegian jartzen diren laminatxo estetikoak dira. Fazeta hauek jartzeko beharrezkoa izan daiteke esmalte geruza txiki bat kentzea. Horrela hortzen kolorea edo forma alda dezakegu, atzazal artifizialak bezalakoak dira.

Teknika hau,hortz bat edo gehiagotan egin dezakegu,albokoen irudia lortzeko.

Ver Animación

HORTZ ZURIKETAK: Estetikan erabiltzen diren tekniketatik gutxien erasotzen dutenak dira. Teknika honekin ez dugu hortzen forma aldatzen, beraz ez da

Blanqueamiento
Zuriketa

erasotzailea. Zuritzeko gel batzuei esker hortzen kolorea argitzea lortzen dugu. Zuriketa teknika klinikan, 15.000 zuntz optiko dituen lanpara halogeno baten bidez egiten da,argi hotza ematen du eta ez du berotzen.
Ahoan erabiltzen den produktua,azken belaunaldiko zuritzaile bat da eta bere kontzentrazio altua dela eta bakarrik profesionalek erabil dezakete. (arazo lokalak ager bait daitezke)
Hortz politak edukitzeko beharrezkoa da baita ere oi osasuntsuak edukitzea eta forma naturalarekin.
Teknika honen zati bat klinikan egingo dugu, eta gero pazienteak gel horiek etxean jarri beharko ditu, beti profesionalaren kontrolpean.

KIRURGIA PERIODONTAL ESTETIKOA: Oiak zuzendu,berreraiki edo bere tokian jartzen dira.
Interbentzio kirurgiko txikiak dira,gehienetan errazak.Beste batzuetan "txertoak"dira kirurgia estetikoan parte hartzen dutenak.Hortz oietan beharrezkoak izan daitezkeen teknika ezberdinak sartzen ditugu multzo honetan: injertoak edo mentaketak.

 

 

Marfil-Den Marfil-Den