Castellano | Euskera | English
Marfil-Den
Marfil-Den
Portzelanazkoak Hortz Laguntza

MARFIL-DEN

Mina kentzeko, norberaren irudi, edertasuna edota aho-osasuna hobetzeko egin daiteken DENA egiten dugu

NON GAUDEN
LAN ESKAINTZAK

Zer egiten dugun

6. Hortz faltaren arazoak eta Birjartzea Inplanteak,Protesiak edo Biak erabiliz

Hortzak falta baditugu estetikoki gaizki egongo gara, janariak murtxikatzeko arazoak izango ditugu eta baita hitz egiteko ere. Beraz falta diren hortz horiek

PROTESIEN bidez ordezkatzea edo birjartzea garrantzi handikoa da.

PROTESIAK FINKOAK edo MUGIKORRAK izan daitezke.

 

PROTESI FINKOAK (Koroak eta zubiak)

HORTZ KOROA:

Protesi finko bakarra da (hortz batentzat bakarrik) portzelana edo metal-portzelanazkoa, oso

Corona individual
Koroak

suntsituta dagoen hortza biltzen du esteikoki eta funtzionalki bikain utziz.

Corona dentaria
Inplanteen gaineko koroa

 

Beste batzuetan endodontzia edo txantxar sakonegaitikmakaldurik dagoen hortza gogortzeko eta zaintzeko balio dute.

 

Azkenik,beste erabilgarritasun handi bat,ahoan kokatu dugun inplante baten gainean jartzea da ( ikus inplanteen gaineko koroaren irudia). Honekin hortz naturalaren irudia lortuko dugu.Ver Animación

 

 

HORTZ ZUBIA:

Puente fuera de boca
Hortzen ganeko zubia

Hortz bat baino gehiagoko protesi finkoa da. Normalki

Protesi hauek ahoan jarri eta gero ezin ditugu kendu, ahoan ditugun hortzei finkatuta baitoaz zementu berezi bati esker.

Protesi hauek egiteko gehien bat erabiltzen diren materialak metala eta

Puente sobre pilares dentarios
hortzen ganeko zubia

portzelana dira.

Alde batetik makalik dauden hortzak sendatzeko erabiltzen dira eta baita falta diren hortzak ordezkatzeko ere.

Falta den hortz bat birjartzeko, zubia alboko hortzetan sostengatzen da ( gaur egun ez da asko erabiltzen). Gaur egun,zubia sostengatzeko zutabe artifizialak ( inplanteak) erabiltzen dira.Zubia sostengatzen duten zutabe bien tartean, hortzak falta diren tokian,joango dira falta diren hortz "artifizialak"

 

Ver Animación

 

Puente sobre implantes
Inplanteen gaineko zubia

 

Zubi osoak,bloke trinko bat osatuko du eta zutabe bietan zehaztasun osoz sartu beharko du.

"Inplanteekin" gainera hortz naturalak sakrifikatzea ekidituko dugu , ez bait ditugu gastatu behar izango.

 

 

Ver Animación

 

Baina ez da berdina gertatzen zubi-ferula deritzogunekin,hauek hortzak mugitzen direnean jartzen dira. Eta hemen barrezkoa da "GAIXOTASUN PERIODONTALAK" afektatu dituen hortzak gastatzea, bestela epe laburrera galdu egingo bait dira hortz horiek.

Protesi finkoen abantailarik handiena bere EROSOTASUNA da.

Coronas
Koroak

Honen portaera murtxikatzean, hitz egitean eta garbitzeko orduan,

hortz naturalen bezalakoa da.

Gaur egun aurreko hortzetan (gehien ikusten direnetan) metal-portzelanazko koro eta

zubiak,"portzelana" hutsezkoengatik ordezkatzen hari dira,estetikoagoak eta erakargarriagoak geratzen bait dira."

ZIRKONIOZKO" zubi eta koroak dira

 

PROTESI MUGIKORRAK (Kendu eta ipini daitezkeenak)

 

Protesi hake,besteak ez bezala,ahoan oso ondo egokitzen dira,baina mugikorrak dira.Beraz mugitu eta ahoan kokatuta dauden tokitik erraz atera daitezke.Abantaila bezala,erraz garbitzekoak dira eta pazienteak ahoa ere erraz garbitzen du.Esqueléticos


Aparatu hauek egitura printzipalean"hortz artifizialak" daramatzate,falta direnak birjartzeko eta pertsonek estetika eta murtxikadura egokia izan dezaten.

 

Hortz asko falta diren masail hezurretan errehabilitazioa egiteko irteera egokia, erraza eta merkea da.

Ahoan dauden hortzen arabera, PROTESI  ALDAGARRIEK hortz bat edo gehiago edo danak ordezka ditzakete.Lehenengo kasu bietarako "PROTESI ALDAGARRI PARTZIALA" erabiliko dugu,eta azken kasuan,"PROTESI ALDAGARRI OSOA".

 

PROTESI PARTZIALA: Aparatu baten bidez falta diren hagin guztiak jartzen ditugu estetika eta murtxikadura egokia lortuz. Protesi hauek ahoan geratzen diren hortzetan sostengatzen dira kakotxo batzuen bidez, horrela bere tokian egongo dira eta ez dira mugituko murtxikatzeko edo hitz egiteko orduan. (Informazio gehiago)

 

Protesi hauek 2 eratakoak izan daitezke.

 

ESKELETIKOAKEsqueléticos

Bere egituran metala eta erretxina daramatzaten protesiak dira.Behin ahoankokatu eta gero, hortzetan eta oietan pausatzen dira. Daramatzaten kako eta atxekidurek duten forma arraroa dela eta hartzen dute izen hau.

 

 

ERRETXINA:

Prótesis removible

Soilik erretxinazko egitura daramaten protesiak dira. Protesi hauek behin ahoan kokatu eta gero bakarrik oietan pausatzen dira. Protesi partzialak direnez, pazienteak dituen hortzetariko batetan eutsi ahal izateko kakoak daramatzate.

 

Lehenengoak, bolumen gutxiago dute eta bigarrenak merkeagoak dira eta hortzak galtzen ditugun heinean protesiari erantzi ahal dizkiogu.

Bata edo bestea aukeratzeko orduan, kontutan izan beharko ditugu pertsona bakoitzaren zirkunstantzia espezifikoak, aho mota eta profesionalaren iritzia.

Ver Animación

 

PROTESI OSOA:

Pazienteak hortz guztiak galdu baditu orduan aukeratzen dugun protesia beti ResinaERRETXINAZKOA izaten da: PROTESI OSOA.

 

Gaur egun, materiale malguak eta elastikoak ditugu protesi mota hauek egiteko, horrela eramateko errazagoakImplantes eta esoroagoak direlarik.

 

Protesi hauek oietan finkatzen dira bentosa bat bezala. Hala ere, PROTESI OSO hauek arazoak ematen badituzte, mugitzen direlako etab… INPLANTEAK jar daitezke finkapen hobea lortzeko. Beraiekin protesi OSOA egonkorrago egongo da eta pazienteak konfiantza eta ongizate handiagoa izango du.

 

Marfil-Den Marfil-Den