Castellano | Euskera | English
Marfil-Den
Marfil-Den
Portzelanazkoak Hortz Laguntza

MARFIL-DEN

Mina kentzeko, norberaren irudi, edertasuna edota aho-osasuna hobetzeko egin daiteken DENA egiten dugu

NON GAUDEN
LAN ESKAINTZAK

Zer egiten dugun

7. Hortzak multzokatuta edo gaizki jarrita badaude. Ortodontzia edota Ortopediarekin zuzendu daitezke

ORTODONTZIA

Antes del Tratamiento
Tratamendua egin orduko

Ahoan hortzak gaizki kokatuta daudenean egiten diren ikerketak eta beraien tratamenduak lantzen dituen odontologiaren arloa da. Era berean, ikerketa honekin lortu nahi duguna zera da, goiko eta beheko haginen arteko elkartze eta artekatzea.

Guzti honekin hiru helburu lortzen dira:

  1. ESTETIKA hobetzea, hagin polit batzuekin.
  2. MURTXIKADURA egokia, digestio on bat edukitzeko ezinbestekoa.
  3. TXANTXARRA agertzea eragotzi, hortzak zuzentzean janari gutxiago batzen dutelako.
Durante el tratamiento
Tratamenduarekin

MARFIL-DEN-en erabiltzen dugun aparatologia "finkoa" da, braket-en bidez, hauek hortzen kanpoko aldean itsatsita doazen metalezko euskarri txiki batzuk dira, eta hauei indar desberdinak eraginez hortzak mugitzea eta zuzentzea lortzen dugu.

Después del tratamiento
Tratamendua egin ostean

ORTODONTZIAKO tratamenduak haurtzaroan egitea gomendatzen da (12 urte inguruan) esnezko hortzak aldatzen direnean. Gaur egun metalezko aparatua ikus ez dadin,beste aukera batzuk ditugu, ortodontzia linguala edota ikusezina. Hauei esker gazte eta heldu askok ez dituzte lagunen burlak entzun behar izango.

Teknika berri hauetariko batekin, aparatua hortzen barruko aldean kokatzen da eta honela ikusezina egiten da.

Gaur egun jende HELDUAK ere eraman dezake ORTODONTZIAKO aparatua, gainera lehen baino denbora gutxiagotan bukatzen dira tratamenduak eta Periodontzia, kirurgia edo protesiekin osotzen dira.

ORTOPEDIA

Kasu batzuetan ortodontziako aparatua jarri aurretik beharrezkoa izaten da

ORTOPEDIA. Honekin lortzen dena masail hezurren arteko "erlazio harmonikoaren falta" zuzentzea da.

Tratamendu hau bakarrik haurrak hasten eta garatzen daudenean egin daiteke.

Helduetan eta hezurren hazkundea bulkatuta duten pertsonatan ORTOPEDIA ezinezkoa da, kasu hauetan irtenbide bakarra KIRURGIA ORTOGNATIKOA da.

Profesional y su ayudante higienista Congreso de 1916, en Bilbao

Profesionala eta bere higienista laguntzailea

1916. urteko batzarra Bilbon


Marfil-Den Marfil-Den